lunes, 14 de mayo de 2012

GASTEIZKO PROIEKTUARA

PROIEKTUAREN AZKEN IRUDIAK



 PROIEKTUA HASTERAKOAN IZAN DITUDAN HELBURUAK

PROIEKTUAREN OIN OROKORRA


PROIEKTUA ULERTZEKO AZALPENAK


OINAK




EBAKETAK




MAPA KONTZPTUALA


lunes, 30 de abril de 2012

PROIEKTUA, ERABILEREN BANAKETA ETA BOLUMETRIA

Auzoarentzako izango den proiektu bat lortu nahi izan da eta ondorioz bertako erabilera gehienak auzo tamaina dute (liburutegia, auditorioa, gimnasioa...) baina aldi beran hiriaren erdigunean dagoen espazio dela kontutan izan da eta ondorioz merkaturako aterpeekin osatutako espazio zentral handi bat egin da.


3 gune nagusi ditu: 1 liburutegi, mediateka eta auditorioa, 2 taberna, 3 gimnasioa eta begiralekua, baina zona guztiak kota batean edo bestean lotuta daude bata bestearekin eta bilbide ezberdinak sortzen dira eraikinen sabai gainetatik. Ibilbide honek lehen aipatutako espazio ("plaza") zentrala batzen dute eta ikuskisun handiren bat egotekotan altueran dauden begiralekuak izateko aukera dago.






Espazio publikoa berreskuratu beharra dago, 0 kota merkatalgunea egongo da, baina ez da erabilera itxia, herri bazkaria egiteko gunea, aterpea, txosna ipintzeko gunea... izan daiteke. Bertan kokatuko da kanpora irekiko den mediateka ere.





1. solairuan bolumen guztiak batuko dira eta 3 bolumen nagusiak.





2. eta 3. solairuetan gimnasioa eta liburutegia egongo dira.




Azken solairuan begiralekua.






domingo, 1 de abril de 2012

GASTEIZ HIRIA ULERTZEKO GOGOETA

Norbaitek galdetu ahal dio bere buruari azken urteetan egin diren auzoen formak, funtzioak..., hau da, hirigintza trataerak zeri erantzuten dion? Nola liteke bizitzarik gabeko auzo erraldoiak egitea? hau da nahi dugun hiria? bertan ez da pertsonarik ikusten, ez komertzio ez taberna. Bizirik gabeko auzoak sortu dira. Ahalegindu gaitezen puntu honetara nola heldu garen ulertzen. Gogoeta subjetiboa da eta beste faktore askoren ondorio ere izango da baina nik biztanlegoaren gaineko kontrolean oinarrituko naiz.

HIRIGINTZA KONTROL SOZIALA LORTZEKO METODO GISA:

Lehen hiriak harreziz inguratuta egiten ziren kanpotik zetorren etxaiari aurre egiteko baina industrializazio garaitik aurrera eta gaur egun arte badirudi etxaia herrian barruan dagoela eta hau kontrolatu beharra dago. Etxaia herritarrak dira.

    Azken hamarkadetan hiri modernoetan gertatzen diren istilurik garrantzitsuenak herria, edo herritar talde bat altxatzen sortutakoak izan dira eta honi aurre egiteko herria kontolatu beharra dago. Hiriko leku guztietara erraz heldu behar da polizia eta espazio publiko guztia kontrolpean egon behar da uneoro. Hau lortzeko puntu jakin batetik ahalik eta espaizo handiena kontolatzea da helburua. Honela egin zuten naziek kontzentrazio kanpoetan eta geora espainiako kartzeletan ere aplikatu zen.

Hona hemen naziek egin zuten lehenengo kontzentrazi kanpoa eta ondorengoen eredu izango zena, Berlinetik oso distantzia gutxira kokatzen dena: Sachsenhausen. Bertan dorre batetik ia eramu guztia kontrolatzeko aukera zeukaten.


Ikusi dezagun herri zaharraren eta gaur egungo auzoen arteko ezberdintasuna. Kontrol kamera bat ipinita non non izango zen eraginkorragoa? ze lekutan hartuko zuen eremu handiena? 
Bi irudiak Gasteizenkoak dira eta eskala berdinean daude.


 Beste ezberdintasun nabarmenak ere eman dira gaur egungo hiri eta lehengo hirietatik. Lehen lan-etxebizitza eremuak ez ziren banatzen. Etxebizitza eta lantegiak batera edo nahastuta joaten ziren eremu guztiei bizitasuna eta oreka bat emanez. Gaur egun orde banatuta doaz. Pabilioi handiez osatuta dago guztia eta honek kontrolatzea errazago egiten du. Burgesen eredu berean sartu da obreroa bera ere eta lehen kalean zuen bizitza soziala etxera edota Boulevard-Gorbeia moduko pabilioi handietako supermerkatura eraman du. Pabilioien eta sektore ezberdinen banatzeak gizakia kontsumista eta kontrolatzen errazagoa bihurtu du: lan egin, aisia kontsumitu eta etxean isolatu. 



Paris hiria ipiniko dugu adibide gisa hiri eraldaketa kontrol sozialaren eredu bezala. 1848 urtean istilu handiak izan ziren Parisen eta ondorioz erdigunea barrikadaz bete zen. Ondoren Napoleon III.ak aginduta Haussmann-ek 1852-1870 bitartean Pariseko erdigunea erabat eraldatu zuen. Kaleak zabaldu, kotxeen tranzitoa hobetu, kale seguroagoak egin etab. baina aldi berean hirigintza erabili zen errebolta popularrei aurre egiteko. Langileen 30.000 etxebizitza inguru bota ziren eta burgesia bertatik ibili zedin zentro komertzialez beteta zeuden Bulevar zabalak sortu zituen.




Kale estuak desagertu egin ziren eta barrikadak beraiekin batera. Protesta popularrak egonda era zabaldutako kale zabal berriekin poliziak bereala gerturatzen zen eta momentu batean dezegiten zituzten protesta guztiak.

    Komunitate baten barne sentitzearen sentsazioa desagertzen da. Kalea zabalago denean soziabilitate gutxiago daukazu bizilagunekin, etxebizitzak geroz eta urrunago izanda isolamendu sentsazioa areagotzen da, lan egiteko guneak geroz eta urrunago izan, denbora gehiago pasako duzu bakarrik.

    Isolaturik egiten da lan lantokian, familiarekin etxebizitza bloke handi batera zoaz lo egitera eta aisia kontsumitzeko beste zentro komertzial handi batera joan behar zara. Bloke erraldoi handietan pertsonak pilatzeko ideian Le Corbusierrek eragin handia izan zuen: "etxebizitzak bizitzeko makinak" "mort de la rue"... Hiri idealaren diseinuan 3 funtzo nagusiak banatzen zituen: etxebizitza, lantokiak
 eta aisia. Leku batetik bestera joateko kotxearen erabilera beharrezko delarik.






Ideia hauek guztiak garatu ondoren zerotik hasita eginiko hiri moderno bat Brasilia da eta ezaugarri hauek betetzen dituenak: kotxearen erabilera, kale oso zabalak, funtzio ezberdinen banaketa... Hiria oso arrazionala badirudi ere karentziaz betate dago, planoan eginiko hiria da eta ez da gizakiak eginiko hiria. Funtzio ezberdinak horrela banatzean biztanleek lana eta etxearen arteko bidea bakarrik ezagutzen dute. Kotxean oinarritutako bideak izanik ez dago bizitza soziala egiteko gunerik, hau da, ez dago kalerik.

    Buelta gaitezen Gasteizera horain eta ikusi ditzagun horain ezandakoak izan duen eragink edo ez:



Argi eta garbi ikusi daiteke funtzio ezberdinen banatzea eta ezin ahaztu aisiaren kontsumaorako egindako 2 pabilioi erraldoiak (Boulevard eta Gorbeia). Pabilioi handien eta funtzio ezberdinen bantzea argi ikus deiteke baina egon ahal da kontrol soziala ahalbidetzeko nahia? ikus dezagun 1976-ko martxoaren 3-an gertatutakoa Gasteizen:

    Franco hil eta hilabete batzuk beranduago gertatutako gertakariak izan ziren, trantsizio deituriko garai honetan. 6 mila langile inguruk grebari ekin zioten lan esparruan hobekuntzarako baldintzak eskatzeko eta soldatu mugaren aurka. Gasteizeko San Francisco de Asis elizan asanbladan batuta zeuden langileak kanpora ateratzeko gasa jaurti zuten poliziek eta gerora kanpoan tiro egin zieten. 5 langile hilak eta 150 bala zauritu izan zen emaitza. Garai honetan Fraga izan zen barne ministroa eta oso ezaguna izan zen gertaera urte honetan eginiko adierazpena: "la calle es mia" esaldi honek argi eta garbi adierazten du garai honetan ere hirigintza kontrol sozialaren euskarri izan daitekela. Eta kasu honetan Fragak kalea berea dela adieraztean espazio publikoa gobernanteen jabetzapean eta kontrolpan nahi duela adierazten du.


Ikus dezagun istiluak izandako auzoaren froma eta gerora eginiko auzo barre baten izaera eta atera ditzala bakoitzak bere konklusioak non den errazago langila edo pertsona mugimendu bat kontrolatzea.

ONDORIOAK PROIEKTURAKO:

  • Espazio publikoa izango da proiektuaren oinarri.
  • Erabilera ezberdinak tartekatzea izango da helburu.
  • Aisirako gune egokian sortu behar dira eta ez kontsumorako guneak, gizakia ez da makina bat.
  • Espazio publikoaren hierarkia eta bloke handien deskonposaketa.
  • Pertsonek egiten dute hiria eta hauek dira protagonista, ez dira hauek kontrolatu behar beraiek egiten baitute hiria eta beraien beharretara egokitu behar da, ez beraiek kontrolatzeko nahiarekin.
  • Pertsonen eskalan egin behar da lan eta ez kotxe edo beste tramankulu ezberdinen eskalan.

martes, 28 de febrero de 2012

ERABILERA ANITZEKO ERAIKINA


Erabilera anitzeko eraikin bat egitea da helburua, izaera publikoa izango du baina eraikin bat egitea erabaki dut. Euria, eguzkia, edurra edota hotz handia egiten duenean erabiltzeko aukera izan behar du.

   Kutxilleria auzoko espazio publikoa kalea da eta ondorioz eraikinak honi jarraitazuna emateko aukera izan behar du. Beheko espazioak kalea ere hartzen du bere baitan. Espazio irekia izango da eta handiena. Fatxada guztiz ireki daiteke eta Kutxileria kalea eta atzekaldeko kalearekin espzazio publiko jarraia sortu dezake. Espazio handiak behar dituzten ekintzak burutzeko erabili daiteke: kontzertu, herri bazkari, futbol, pelota partidak...
    Eskailerak grada funtzioa bete dezakete eta goiko solairutik ere behekaldekoa ikus daiteke.

    Goiko solairura igotzeko ipini den eskailera zabalagoa da 2 arrazoi nagusigaitik: 1 grada funtzioa bete dezakelako eta 2 azpian komun publikoak doazelako. Kumunera kutxilleria kaletik sartuko da honela eraikina itxita dagoenean komuna irekita egon daiteke. Komun publiko bezala funtziona dezake.


Eraikinak auzoan bizi diren arteko pertsona ezberdinen arteko interakzioan lagundu beharko du. Horregaitik eraikinak plano ezberdinak izanda ere ez dira gela isolatuak izango. Helburua ez da gela ezberdinak egitea eta auzoko talde bakoitzak gela isolatu bat izatea. Plano ezberdinak ez dira gela bezala ulertu behar ibilbide bat bezala ulertu behar da eta hauek ekintza jakin batzuek burutzeko gela bihurtzeko aukera izango dute. Baina goiko solairura igotzeko gela guztietatik  pasa behar da, hau da, espazio publiko bat da eta edozein pasa daiteke.


PLANO MUGIKORRAK:

   Plano mugikor bertikalak erabili dira plano horizontal estankoak definitzen duten ezpazioei izaera ezberdina emateko. Helburua ez da kutxa isolatzea baizik eta momentu batzuetan intimitate gehiago lortzea edota eraikinaren ibilbidetik zoazenean urrengo helmugaren pertsepzioa aldatzea.



   Helburua ez da kutxa isolatzea baizik eraikinaren ibilbidetik zoazenean urrengo helmugaren pertsepzioa aldatzea.  Eraikin guztia espazio jarrai bat izan daiteke, 3 espazio ezberdin, 5 espaio... Hau erabiltzaileek erabakiko dute eta denboran zehar aldatu egingo da. Adibidez erakusketa bat egon behar da eta eraikin guztiaren beharra dauka artistak, berak erabakiko du espazio guztian espazio guztiz irekia egon behar duen edota ibilbidean zehar pertsepzioa aldatu nahiarekin plano bertikalak mugituz espazioak izaera ezberdinak izan dezakete eta baita ibilbideak ere.

PLANOA BERTIKALAK MUGITUTA SORTU DAITEZKEEN AUKERA EZBERDIN BATZUK

 ERAIKINAREN KANPOKO ITXURA

Kanpoko itxura bolumetria aldetik ondoko eraikien antzekoa izango da baina erraz antzemango zaio ez dela kutxilleria kaleko beste etxebizitza eraikin bat, fatxada guztia beiratez beteta baitago.

    Beste alde batetik 0. solairuko lurra kutxilleria kalean dagoen lur tipo berdina izango da, kalearen izaera berdina adierazi nahiarekin, publikoa, denona... kalea den espazio publikoari jaraitasuna emanez.

lunes, 30 de enero de 2012

..Por antecomedores y galerias salio a patios iguales y repetidas veces al mismo patio. Subio por escaleras polvorientas a antecamaras circulares; infinitamente se multiplico en espejos opuesto;...En el segundo piso, en el ultimo, la casa le parecio infinita y creciente.``La casa es tan grande-penso-. La agrandan la penumbra, la simetria, los espejos, los muchos años, mi desconocimiento, la soledad´´.
Jose Luis Borges ´´

Testu hau irakurtzean lehenik eta behin burura etorri zaidan irudia marraztu dut hasteko: denbora guztian gauza bera, paisaia bera, arkitektura bera, bakardadea, kartzela, infinitua, desesperazioa, aurrera mugitzea baina ezer ez aurreratzeren sentsazioa.

Gerora ezinezko irudi hau arkitekturan bilakatzeko prozesuan hasi naiz, laberintoa, zerbait lortu nahia eta ezina eskema sinplifikatu dut eta horrelako sentsazioa sortuko duen arkitektura egiten ahalegindu naiz.


Eskema hau izan daiteke arkitekturan sentsazio hauen islada. Denbora guztian zehar ibilbide bera, ondoko ibilbidearekin erabateko lotura (bisual eta eskematikoa) baina beste ibilbidera pasatzeko aukerarik ez. Nibel gehiago sartzeko aukerak dago eta baita beste ibilbide batzuk ere. Honek laberinto sentsazioa areagotuko zuen. Plano gehiago sarzeko aukerarekin ibilbideen sentsazio eta pertzepzioak erabat eraldatuko dira. Aukera ugari dago.


martes, 24 de enero de 2012

TALDEKO LANA





Nekazaritzaren produkzioa aztertu gebuen lehenik eta behin. Ze produkzio sistema dagoen gaur egun, ze ondorio dituen produkzio sistema honek eta nolakoa den guk nahi edo etorkizun batean nolakoa izan beharko luken produkzio sistema hau aztertu genuen.


Gure zonara hurbilduta gaur egungo produkzio sistemaren ondorioak aztertu genituen eta sistemak honela jarraituz gero etorkizun batean ze eragin izango zuen aurreikusi genuen. gehien bat paisaiaren alorrean.


MENDOZA aztertu genuen eta azken urteetako joeran erremolatxa produkzioaren gorakadaz jabetu ginen. Herrian bertan naguzitzen diren tipologiak, zonak, espazio publikoak non eta zergaitik...


Guztia analizatu ondoren gure ondorioak atera genituen, produkzio sistema aldatu nahia izan zen ateratako ondorioetako bat eta hau arkitektura arrolean nola egin, Mendoza herriaren izaera zaharra mantentze nahia eta izaera berriaren aldatu beharra ikusi genuen. Onela 3 aktuazio eremu ikusi genituen: HEZKUNTZA, TURISMOA ETA LANA baina guzti hau NEKAZARITZAn oinarrituta egon beharko da.

Alor hauek lantzeko 2 proiektu ezberdintzen dira: Nekazaritza eskola eta espazio publikoaren garatzea.


Aktuazio guneak zehaztu genituen :



Miren Arregi eta Miriam Isasmendiren proiektuaren aurrerakina: espazio publikoaren garapena eta nekazaritza eskolaren proiektua.


Ainhoa Kaltzakortaren espazio publikoaren garapenaren aurrerakina:


Nire proiektuaren (Nekazaritza eskolaren) aurrerakina: